Harremanetan jarri
FREMAPen Metrologia Dimentsionalaren Laborategia Majadahondako FREMAP Ospitalean dago eta 3 helburu nagusi ditu, hauek:
Metrologiako laborategi dimentsionalaren irismen teknikoa, kalibra daitezken neurtzeko ekipo guztiak, neurtzeko eremuak eta horiei lotutako ziurgabetasunak biltzen dituena, ENACen ERANSKIN TEKNIKOAN (2018/02/12ko 3. berrikusketa) dago zehaztuta, eta honako esteka honetan ikus daiteke:
Ikastaroak 10 hilabeteko iraupena du, 1.300 ikastordu ditu eta horien % 75 praktikak dira. Ikasleak edozein industriatan kalitate arloan lan egiteko gaitasunak eskuratzen ditu, eta dituen lesioek ez diote eragozten bere eginkizunak % 100ean betetzeko.
Ikasleek laborategiko ekipoekin neurtzen ikasten dute, plano industrialak interpretatzen dituzte, neurketa txostenak prestatzen dituzte, ekipoak patroiekin kalibratzen dituzte eta kalibratze praktikak burutzen dituzte in situ kalibratze zerbitzua kontratatzen duten enpresetan. Lan Bitartekaritzako Zerbitzuak LBZ) aukeratutako industria sektoreko enpresa batean 3 hilabeteko praktikekin osatzen da prestakuntza.
Metrologiako laborategi dimentsionala ENACek egiaztatuta dago, 11/LC10.004 zenbakiarekin, Espainia osoan industriari kalibrazio-zerbitzua emateko. Laborategiak ekipamendu dimentsional aukera zabala kalibratzen du, oinarrizko ekipamenduetatik hasi -kalibreak, mikrometroak, flexometroak, konparadoreak...- eta goi mailako ekipamenduetaino: patroi-blokeak, profil proiektagailuak, lautasun mahaiak, patroi bereziak...
Garraiatu ezin diren tamaina handiko ekipoekin in situ kalibraketak ere egiten ditu, esaterako: lautasun mahaiak, koordenatu bateko neurgailua, horizontala/bertikala, zuzentasun profil eta arauen proiektagailua.
Metrologiako laborategian ospitaleko metrologia bultzatzen eta garatzen da, kalibrazioaren bidez diagnostiko medikoen ekipoei trazabilitatea emateko.
Osasun-ekipamenduak kalibratzen dira eta trazabilitate metrologikoa egiten zaie: termometro klinikoak, medikamenduak kontrolatzeko tenperatua-zundak eta tentsiometroak.
Garatze bidean den eremu bat da, eta gure ikasleei lanpostuak ekarriko dizkiela espero da.
Istripu batengatik EIO duen batek berriro lanpostu bat -orain kalitate arloan- aurkitu eta inolako mugarik gabe eta lehiakortasunez betetzen duela egiaztatzean betetzen da helburua.
Prestakuntzako praktikak egiten emango diren 3 hilabeteak aukera bikaina dira enpresek gure ikasleen profesionaltasuna ezagut dezaten eta lanpostu bat eskain diezaioten.
Askotan, enpresek ikasle berri gehiago eskatzen dituzte, lehen kontratatutakoek eman dizkieten emaitza onak ikusirik.