Laneko istripuagatiko eta gaixotasun profesionalagatiko prestazioaren zuzeneko ordainketa

Langile autonomoaren kasuan, laneko istripu edo gaixotasun profesional baten ondoriozko prestazio ekonomikoa zuzeneko ordainketaren modalitatean jasotzen da beti, eta autonomoak kontingentzia profesionala estalita duen Gizarte Segurantzarekin elkarlanean diharduen mutuak ordaintzen du.

Oinarri arautzailearen %75, baja hartu eta hurrengo egunetik medikuaren alta jaso arte.